MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA. “IGO ZAITEZ GURE TRENERA!”

Egape Ikastolan Martxoak 8, aldarrikapen eguna ekintza ugariekin ospatu dugu berdintasuna sustatuz.

 

Egape Ikastolan beste urte batez Emakumeen nazioarteko eguna aldarrikatu dugu. Elkarbizitza eta Hezkidetza planean txertatuta dugun bezala egun honetan hainbat ekintza burutu ditugu berdintasuna sustatzeko.

Batera Gara Egape BHIko ikasle taldeak, berriz ere, berdintasunaren alde egun honetarako jarduera ezberdinak antolatu ditu. 

Berdintasunera gidatzen gaituen bidea, guztion artean egin beharrekoa izanik eta hau irudikatu nahirik, ”Igo zaitez gure trenera!” lema izan du aurtengo gure egunak.

 

Ikasle guztiek, Batera Gara taldeko nesken gidaritzapean, Hitza Pasa Feminista jolasean parte hartu eta oso ongi pasatzeko aukera izan genuen. 

Guztiok pozik jaso genuen taldeko neskek egindako eta egunaren oroigarria den opari bana. Eta talde guztien argazkiekin berdintasunaren tren erraldoia osatu genuen. 


Haur Hezkuntzan irakasleek “Oso familia normala” ipuina kontatu zieten ikasleei. Ondoren ipuinaren inguruan hitz egin zuten. Aurpegia eta azkazalak morez margotu zituzten haurrek.

LHko 1.go zikloan, etxetik  emakumeek egiten dituzten lan ezberdinen argazkiak ekarri zituzten eta taldeetan horma-irudiak egin ondoren ikastolako pasabideetan ipini genituen.

L.Hko 2. zikloan hainbat testu landu ondoren rol jokoak egin zituzten.  Morez jantzita etorri ginen eta “Konplize ditut eta” abestu eta grabatu genuen.

3. zikloko 5. mailan “Desioen Zuhaitza” osatu genuen, “Zarena Zarelako” kanta kantatu eta letra agendan jaso genuen.  6. mailan berriz, Amaiarekin, bertsolaritzan, gaiaren inguruko bertsoak landu eta osatu genituen. Eta guztiok, amaitzeko, "Quiero ser como Beckam” Pelikula ikusi eta komentatu genuen.

Igo zaitez zu ere gure trenera!