MARI JOSE ETXEBERRIARI AGURRA

Urtarrilaren 22an Mari Jose Etxeberria irakaslearen laneko azken eguna izan zen.

 

Mari Jose Etxeberriak, 43 urtez Egape ikastolan lanean aritu ondoren, erretiroa hartu  eta ondo merezitako atsedena eduki ahal izango du.

Merezi duen agurra emateko ekitaldi sorpresa  antolatu genuen urtarrilaren 22an arratsaldeko 14:30ean ikastolako patioan. Abestiak, dantza, loreak… ikasle eta irakasle guztiok aukera izan genuen Marijo agurtzeko ekitaldi xume baina hunkigarri honetan.

Marijo, ongi izan eta disfrutatu bizitzaz lanean disfrutatu duzun bezala!!!