MAIATZAK 17: LGTBIQ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN

Maiatzaren 17an ikastolan FGTIBQ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zen etapa guztietan.

1990an Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendetatik kendu zuenetik, maiatzaren 17a homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna dugu. Ospatzeko baino, intolerantziaren aurka borrokatzen segitzeko eta LGTBIQ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko eguna, alegia.

Hezkidetzako arduradunak luzatutako proposamena jarraitu zen ikastolako maila guztietan. Egunean bertan edo eta aste horretako tutoretza saioan hainbat ekintza burutu ziren ikasleen adinari egokituta.

HAUR HEZKUNTZA

Bideo bat ikusi zuten eta  hizketaldia sortu zuten geletan. “Naizen” kanta  ikasi eta dantzatu zuten.

LEHEN HEZKUNTZA

Lehenengo zikloa:

Maiatzaren 17a zergatik aldarrikatzen den ikasleei azaldu zitzaien. Bideo bat  ikusi eta hizketaldia sortu zuten. Ikasle bakoitzak bere burua marraztu zuen du eta bere buruaz nahi izan zuena  idatzi zuen (zer sentitzen den, zein zaletasun dituen, zein den bere kolore gustukoena, zein jolas gustatzen zaion…). Hauek ere “Naizen” kanta ikasi eta dantzatu zuten.

Bigarren zikloa:

Maiatzaren 17a zergatik aldarrikatzen den ikasleei azaldu zitzaien. Ondoren bideo bat ikusi eta hizketaldia sortu zuten. Yogurinha Borova:  “Sentipenak askatu” abestia ikasi eta dantzatu zuten.

Hirugarren zikloa:

Maiatzaren 17a zergatik aldarrikatzen den ikasleei azaldu zitzaien. Ondoren bideo bat ikusi eta hizketaldia sortu zuten. Gatibu: “Aske maite” abestia landu zuten.