MAIATZAK 17: LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko egunean Egape Ikastolan aniztasuna zentzu zabalean landu nahi izan dugu eta aniztasunarekiko errespetua eraiki.

 

Haur eta Lehen Hezkuntzan, alde batetik, hezkidetza lan taldetik luzatutako proposamena jarraitu dugu, horretarako LGTBIQ+ bandera izan da abiapuntua , koloreen esanahiak, banderaren esanahia, LGTBIQ+  siglen esanahia… lantzeko.  Hausnarketa txiki bat egiteko bi bideo ikusi dira. Txikienek  inor ez dagoela soberan adierazteko “For The Birds Original” ikusi dute eta zaharrenek aldiz, “Denok ezberdinak gara “ .

Bestetik, 6. mailako ikasleek LORATUZ LOTU elkarteko kideen eskutik tailer txiki bat jaso dute. Tailerraren lehen zatian bandera desberdinak dagokien hitzekin lotu dituzte, hitz guztien esanahia argituz. Bigarren zatian berriz,  Mashek bere esperientzia kontatu digu. 

Oso gustura egon gara! Mila esker Mash eta Brayan eskaini diguzuen saio atseginarengatik. 

Bigarren Hezkuntzan, “Batera Gara” ikasle taldea gogoz aritu da eguna prestatzen.


Ikastetxea aniztasunarekiko errespetua eraikitzeko funtsezko zutabea izatea nahi dugu. Pertsona guztien errespetua, berdintasuna eta askatasuna sustatu behar dugu, haien sexu-orientazioa, identitatea edo genero-adierazpena edozein dela ere. 

Geletan gaia landu eta pelikula bat ikusteko aukera ere izan dugu. Bukatzeko, guztiok pozik jaso dugu Batera Gara taldeko kideek egindako eta egunaren oroigarria den opari bana.