LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Apirilaren 23an ikastolako etapa guztietan Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen.

Hainbat ekintza aurreko egunetan egin ziren, adibidez, apirilaren 15ean LHko 3. mailako ikasleek Antxiñe Mendizabal idazle zumaiarraren bisita eta Haur Hezkuntzako ikasleen ipuin kontaketak.

Hau izan zen ikastolan prestatutako programazioa:

HH: Haur bakoitzak ipuin edo liburu kuttun bat ekarri zuen etxetik. Gelan egon ziren liburuak aste guztian zehar eta haur bakoitzak bere ipuina besteei kontatzeko aukera izan zuen. Horrez gain, familiei ipuin bat kontatuz bideo- grabaketa bat egiteko gonbidapena luzatuko zitzaien, ondoren gelan entzun ahal izateko. 

1. zikloa:

Goizean tutoreek geletan ipuin bana kontatu zuten, eta ondoren irakasleak gelaz gela pasa ziren ipuina kontatuz (irakasleak mugitu ziren, burbuilak mantenduz). Jarduera hau mailaka egin zuten. Ondoren, ipuinen marrazkiak egin zituzten gelan. Arratsaldean, ikasle bakoitzak, etxetik kuxina eta liburu bat ekarri zuen eta kalera irten ziren irakurketa goxoa egitera.

2. zikloa:

3. mailako ikasleek apirilaren 15ean Antxiñe Mendizabal idazlearen bisita izan zuten. Horretaz gain,  arratsaldean Irakurketa partekatua mailakideen artean egin zuten.

Irene Sotelo ipuin-kontalariaren bisita izan zuten 3. eta 4. mailetan.

3. zikloa: 

Goizean 6. mailara Lur Gallastegi idazlea etorri zen ikasleekin solasaldi bat egitera. Arratsaldean 5 eta 6. mailakoek bikoteka ipuin irakurketa egin zuten patioan, bikoteka jarri ziren eta  elkarri irakurri zioten, ondoren irakurritako ipuina oparitu zuten. Ingleseko saioan 5. mailakoei irakasleak ipuin bat kontatu zien eta ondoren  kanpora atera eta bikoteka irakurketa egin zuten. Apirilaren 27an, 6. mailakoekin ekintza berbera egin zen.