LHKO 2. MAILAKO IKASLEAK NEREA LOIOLA IDAZLEAREKIN

LH2. mailako geletan “Harri bat poltsikoan” liburua irakurri zuten idazlearen bisita izan aurretik.

Martxoaren 14an LH2. mailako ikasleek Nerea Loiola idazlearen bisita izan zuten eta liburuak sortutako galdera guztien erantzunak jasotzeko aukera izan zuten.
Geletan “Harri bat poltsikoan” liburuaren irakurketa arreta handiz jarraitu zuten ikasleek. Hainbat ikaslek liburua ezagutzen zuten etxean zutelako eta irakurrita zutelako. 
Nereak ikasleen galdera guztiei erantzun eta gustura aritu zen hauekin solasaldian.
Nerea Loiola Egape DBHko irakaslea da, Debakoa da eta “Harri bat poltsikoan” berak idatzitako lehenengo liburua da, 2018. urtean argitaratua.
Mila esker Nerea. Plazerra izan da ikasleentzat zurekin solasaldian aritzea.