LH4 BASOA EZAGUTZEN ETA URA AZTERTZEN

Jasangarritasunerako hezkuntzan aditua den Artelatz elkartearen gidaritzapenean Berrasoetako hariztiaren hausnarketa eta uraren lanketa egin zuen 4. mailak.

LH4. maila jasangarritasunarekin zerikusia duen proiektu bat eramaten ari da aurrera eta lan horretan Artelatz elkartearen laguntza du.

Apirilaren 14 eta 15ean Berrasoetako hariztia lantzera joan ziren Artelatz erakundearen begiraleekin; basoa ezagutzeko jarduera gidatua izan zen.

Egun bakoitzean gela bat joan zen eta 2 ordu eta erdiz aritu ziren hariztia ikusten, ikertzen, hausnartzen… adituen laguntzaz.

Joan aurretik, geletan landu ziren hainbat ideia orokor basoei buruz irteerari ahalik eta onura gehien atera ahal izateko.

Horretaz gain, apirilaren 19an talde batekin eta 20an bestekin errekako urak neurtu zituzten, kutsadura aztertu zuten... eta apirilaren 21ean gelako lana egin zen aditu hauekin kanpoan ikasitakoa borobiltzeko eta barneratzeko.

Artelatzeko arduradunak urari buruzko hitzaldia eskaini zien 4.mailako ikasleei. Honek interesa sortu die ikasleei jakin zutelako urtegietatik etxeetara ura nola heltzen den eta zenbat ur agortzen dugun egunero. Primeran pasa zuten eta oso partehartzaile ageri ziren.

Artelatzen jasangarritasunerako hezkuntzan adituak dira eta gure gizarteak eta planetak dituen ingurumen, gizarte eta ekonomia erronkei aurre egiteko tresna funtsezkoa dela sinesten dutelako, gogotsu egiten dute lan garapen jasangarriagoa izango duen eredu baterantz.