LH-KO 3. ZIKLOA ARANTZAN

Bi urteko geldialdiaren ondoren, iritsi zen eguna. Ekainaren 2 eta 3an, LH5 eta LH6.mailako ikasleak Arantzara joan ziren. Bertan primeran pasa zuten eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten.

Iritsi bezain pronto logelak banatu, maletak hustu eta arauak azaldu ondoren Zuhaitz Parkera joan ziren. Bertan ogitarteko goxo bat jan ondoren abentura paregabea hasi zuten. Arnesak eta kaskoa prest zituztelarik zuhaitzetik zuhaitzera ibili ziren. Beldurrari aurre egin eta primeran aritu ziren gora eta behera. 

Jeisteko ordua iritsi eta dutxa goxoa hartu ostean herritikan zehar jolasteko aukera izan zuten. Herri txiki eta polita da Arantza. 

Gaubela unea iristean, gogotsu zeuden diskofestarako, baina aldez aurretik elkarri masajea ematen aritu ziren elkar goxatu eta ezagutzeko. 

Iritsi zen bai irteera osoko une gogokoena, Diskofesta. Denetariko abestiak entzun, dantzatu, lotsatu, barre egin… ederki aritu ziren. Izardi patsetan denak dutxan sartzeko pare amaitu zuten, baina lotara joateko unea iritsi zen. A ze algarak eta kontutxoak. 

Bigarren egunean maletak txukun egin eta dena prest utzi ondoren Xan Juan Xahar bidean joan ziren. Mendi buelta polita benetan. Makilak eskuan hartuta iritsi ziren Xan Juan Xaharren leizera. Ur freskoa edan eta bueltan berriro aterpetxera. 

Aterpetxean bazkaldu ondoren jolasteko tarte pixkat izan eta Urnietara itzuli ziren. Bi egun zoragarri!