LH 6. MAILAKO IKASLEAK GASTEIZEN

“Hiriburuak ezagutzen” programaren barruan, Gasteizen izan gara.

Apirilaren 4an LH 6. mailako ikasle eta irakasleak Gasteizko Alde Zaharra ezagutzera joan ginen. 

Bisitan zehar Erdi Aroari buruz hitz egin ziguten: nolakoa zen garai hartako eraikuntza, bizitza, ohiturak, estamentuak… eta adibideak ikusi genituen eraikuntza ezberdinekin. Hainbat bitxikeri ere kontatu zizkiguten, adibidez, kaleen izenen (lanbideak) arrazoia.

La Florida parkean bazkaldu eta egon ondoren Urnietara itzuli ginen.