LH 3.MAILAKO IKASLEEN ANTZERKIAK

LH 3.mailako ikasleek antzerki emanaldiak prestatu dituzte ingeleseko saioetan.

LH3. mailako ikasleok ingeleseko saioetan antzerki emanaldi bat prestatu dugu "The Wolf and the Seven Little Kids" izenburupean eta ezin hobe antzezten dugula erakutsi dugu. Ingeleseko irakasleak, Aitziberrek, lagundu digu emanaldia prestatzen eta azken asteetan, ilusio handiz eta lan eskergaz egindako emanaldia LH2. mailako ikaskideei eskaini diegu. Jaso ditugun txalo zaparraden arabera, 2.mailako ikasleak ere, ikusi eta entzundakoarekin oso-oso gustura geratu direla esan genezake. Zorionak LH 3. mailako ikasleei. Bejondeizuela!