LEHIOTIKAT

Familian bizitzen ari garen une honetan, seme-alabekin, gertukoekin edota bakarrik ere, sormenari seguru tarte handia eskaintzen ari gatzaizkiola.

Familian bizitzen ari garen une honetan, seme-alabekin, gertukoekin edota bakarrik ere, sormenari seguru tarte handia eskaintzen ari gatzaizkiola.
Hori kontuan hartuz, sortutako eta sortzeke dugun guztia elkarrekin partekatzeko proposatzera gatoz, animatuko al zara?
Albiste, argazki-album eta bideoak eskainiko ditugu "leihotikat" blog atarian. Zuk aukeratu parte hartu nahi duzun atala eta bidali ekarpena buletindigitala@egape.eus helbidera. Gogoratu “musika izarrak” atala jada martxan dagoela.
Gaiak honako hauek izango dira:


LITERATURA
Ipuin, poema, gogoeta, komiki, bertso, aholku edo gomendio litararioak, zer irakurri zein adinetan...
ESKULANAK
Etxean egindako eskulanen bilduma osatuko genuke(argazkia). Material berziklatuarekin egindako mozorroak
ARGAZKIGINTZA
Etxe barruan zein kanpoan ateratako argazkiak lirateke. Gureak, etxeko maskotenak, egoera zehatz...
SUKALDARITZA
Gosari osasuntsua, frutaren eguna, zekaleak zertarako, gozogintza. Etxean egindako plater bat eskaini (errezeta bidaliz, bideo bat eginez…).
KIROLA
Etxean egon behar dugun honetan zer egiten ari gara? Nola? Zertarako? Zergatik? Argazkiak bidali, bideoak…azalpen labur-laburrekin
DENBORAPASAK
Asmakizunak, igarkizunak, diferentziak…eta nola ez?

Leihotikat Bloga egape.eus Ikastolako web orrian Haur eta Lehen Hezkuntzako "Blogak eta Berriak" atalean dago.