KORRIKA URNIETAN

Gaur goiztiar ibili gara Egapeko kideak. Goizeko 8:00etarako gure kilometro puntuan ginen lekukoa noiz iritsiko zain.

 

Martxoaren 31ean Amurrion hasi eta Donostian amaituko da datorren igandean, apirilaren 10ean. Herriz-herri eta auzoz-auzo igaroko ditu bi herriak batuko dituen kilometroak eta gaur goizean, Lasartetik iritsi da Korrika Urnietara. Esperoan giren une berezia iritsi zaigu  Urnietarrei eta baita Egapeko kideoi ere. 

Goizeko 8:30 inguruan harrera beroa eta jendetsua izan du Korrikak. Egapeko kideok gure kilometroan geunden, gogotsu eta aldi berean urduri lekuko emaileak. Eskerrik asko korrikan zein bide bazterrean txaloka parte hartu duzuen guztioi. Baita Egape Ikastolaren izenean lekukoa eraman duzuen ikasleei ere.

Argazkiak ikusteko egin klkik HEMEN.