“KOMUNIKAZIO ESTRATEGIAK ETA GATAZKEN EBAZPENA” FORMAZIOA FAMILIENTZAT BERTAN BEHERA

Martxoaren 16rako aurreikusita genuen familientzat formazio saioa bertan behera geratu da.

Martxoaren 16an, astelehenean, arratsaldeko 17:00etatik 18:30ak bitarte “Komunikazio estrategiak eta gatazken ebazpena” inguruko formazio saioa burutzekoa zen Lekaion EGAPEko familientzat. Koronabirusa saihesteko neurriak direla eta bertan behera geratu da.

Baikara Guraso elkarteen federazioak eskaintzen duen hitzaldiari aurrerago helduko diogu, izan ere, gure seme-alabekin hartu-emanak, egunerokotasunean suertatutako gatazkak, familia elkarbizitza, negoziazioa eta akordioak, komunikazio trebetasunak… lantzea ezinbestekoa baita.