KLIK BELAUNALDIA

Mugikorrak eta sare sozialak erabiltzeak nerabeengan dituen ondorioak aztertzen ditu "Klik Belaunaldia" euskarazko dokumental sailak.

 

Mugikorrak eta sare sozialak erabiltzeak nerabeengan dituen ondorio larriak aztertzen ditu lanak: antsietatea, depresioa, kirurgia estetikoarekiko obsesioa, adikzioak, apustuak, agresibitatea, loezina, eskola-porrota eta, are okerrago, suizidioa. Lau ataletako bakoitzean hainbat arazo eta gertaera aztertzen dituzte, eta, horretarako, guraso eta seme-alabak idituzte, bizitakoak kontatzen. Halaber, adituekin hitz egiten dute, hala nola psikologoekin eta medikuekin, baita mendekotasuna gainditu duten pertsonekin eta biktimekin ere.

Heziketa Digitala ikastolaren helburuetako bat den heinean, Hezkuntza Komunitate osoari ikusentzunezko baliabide hau ikustea aholkatzen dizuegu, Primeran plataforman ikusgai dago.