JOKIN BILDARRATZEN BISITA

Martxoaren 22an, Jokin Bildarratz, Hezkuntza Sailburua etorri zitzaigun Urnietara eraikin berriaren inguruko informazioa ematera.

 

Bigarren hezkuntzako Azkorte Guraso Elkartearen izenean, Nerea Albizuk, elkartearen lehendakariak martxoaren 15ean idatzi bat igorri zion Jokin Bidarratz, Hezkuntza Sailburuari. Bertan, elkarteko familien kezka azaldu zion gure eraikin berriaren obrak aspaldidanik geldituta daudelako. Egonezin hau dela eta, Urnietara etortzeko gonbidapena luzatu zitzaion dagoen informazioa aurrez aurre partekatzeko.

Sailburuak berehala erantzun zuen eta martxoaren 22an Urnietako Udaletxean bilera konbokatu zuen.

Bertan, Jokin Bildarratz, Alfredo Ruiz azpiegitura baliabideen zuzendaria, guraso elkarteko kideak, Egape Ikastolako zuzendariak eta Udaleko ordezkari politikoak elkartu ginen.

BHko eraikin berriaren proiektuaren idazketa bukatzear dagoela esan zitzaigun, izan ere, aurrekontuan azken momentuko aldaketak egin behar izan dira. Ondoren, obra lizitaziora aterako da eta prozesu horrek ezustekorik ez badu, urtebete barru amaituko da. Gero, eraikitze-lanak hasiko dira eta bi urte beharko dituzte obrak amaitzeko. Orotara, hiru urte barru obrak amaituko dituztela esan zitzaigun.

Bestalde, 3000m2ko patio inklusiboaren proiektua gauzatzeko Hezkuntza Sailak diru laguntzak dituela esan zuen.

Elkarteko kideek bere prestutasuna eta izandako arreta eskertu zioten.