JANGELA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN

Zerbitzua irailaren 7an hasi zen Haur eta Lehen Hezkuntzan eta irailaren 21ean Etxeberrin.

Covid19ak aurten sortutako egoerak behartu gaitu ikastolan hainbat aldaketa aurrera eramatea, beste ikastetxe guztietan gertatu den bezala.

Bazkaltzeko garaian 3 txanda antolatu dira ziurtatzeko ikasleen artean distantzia errespetatzen dela eta txanden artean jangelako garbiketa burutzen da.

Lehenengo txanda:Haur Hezkuntzako baszkaltiarrak 12:00ean joaten dira jangelara etxekoak tutorearekin geratzen diren bitartean 12:30ak arte.

Ordutegia: 12:00-12:45.

Bigarren txanda: Lehen Hezkuntza 1, 2 eta 3.

Ordutegia: 13:00-13:45.

Hirugarren txanda: Lehen Hezkuntza 4, 5 eta 6.

Ordutegia: 13:55-14:30.

Bazkalondoren ikasleak mailaka biltzen dira talde bakoitzak bere jolas eremua duelarik eta maila bakoitzaren arduraduna begirale bat da.

Haur Hezkuntzakoak izan ezik Lehen Hezkuntzako ikasleek musukoa erabili behar dute denbora tarte honetan Hezkuntzak igorritako jarraibideak eskatzen duen bezala.

Etxeberrin txanda bakarra izan arren bi toki desberdinetan bazkalduko dute haurrek euren arteko distantzia bermatu ahal izateko.

Guztira 11 begirale ditugu Lizardin eta 3 Etxeberrin.

Bazkaltiar kopurua:

-Lehenengo txandan 66 bazkaltiar.

-Bigarren txandan 81 bazkaltiar.

Hirugarren txandan: 69 bazkaltiar.

Jangelako arduraduna, aurreko ikasturtean bezala, Lutxi Guiral irakaslea da.

Berarekin harremanetan jartzeko helbidea: lucia.lutxi@egape.eus.