JAI ZORIONTSUAK IGARO!!!

Euskaraz, berdintasunean eta askatasunez gozatu San Mieletan.

Gure Hezkuntz proiektuak ikasleak herri eragile eta parte -hartzaile aktibo bezala hezitzea jasotzen duelako aurten, bi urteren ondoren, presentzia berreskuratuko dute herriko festetan. Urriaren 1ean txoznagunean, DBH 4. mailako ikasleak, afari-mokadua egiteko ogitartekoak salduko dituzte. Urriaren 2an, igandean aldiz, DBH 2. mailako ikasleak sagardo probaketarako edalontziak salduko dizkigute. Eta jaien amaieran, dantza-soka herrikoia San Joan plazan egingo da Egape Dantza taldeak antolatuta.

Festetan, etxeratze kolektiboak antolatu dira, etxera seguru eta lagunduta joan nahiko luketeen emakume guztientzat. 

Etxeratze kolektiboak asteazken eta ostegunean 1:00ean eta 3:30ean, eta ostiral eta larunbatean 1:00ean, 3:30ean eta 5:30ean izango dira; eta ordutegi horietan Gaztelekuko atean elkartuko dira, txoznagunetik hurbil,  zerbitzua erabili nahi duten guztiak. 

Ondo pasa!!!!