IZAN KORRIKA LAGUNTZAILEA

Aurtengoan ere korrika laguntzaile izateko aukera zabaldu dute.

Datorren martxoaren 14tik 24ra Korrikaren 23. edizioa igaroko da gure herri eta auzoetatik.  Irunen abiatu eta Baionan helmuga izango duen edizio honetan, aurrekoetan legez, Egape Ikastolak parte hartuko du Urnietatik igarotzen denean. Harro Herri lelopoean ospatuko da aurtengoa eta Korrika laguntzaile izateko aukera du herritar orok. 

Aurtengo edizioari dagozkion xehetasun gehiago aurrerago jasoko badituzue ere, Egape Ikastolaren kilometroan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Egapeko zapiak soinean direla, berriz ere, Egapeko komunitateak busti ditzala euskararen aldeko aldarriz Urnietako kaleak!