ITXIALDIAREN BIDAIA

Ikastolan formazio akademikoaz gain ikasleen emozioen inguruko lanketa egitera ohituak gaude, ikasleen heziketa integrala oinarritzat hartzen baitugu.

Koronabirusaren krisia dela eta gure ikasleak etxean sartuta daude eta bertatik ari dira eguneroko lana egiten eskola ez- presentzialen bidez. Egoera berri honen aurrean sortzen zaizkien emozioak, nahiak, beharrak, anitzak eta orain arte bizitu gabeak dira. Izan ere, gure komunitatean  bizitzen ari garen emozio berri horiek kudeatzearren, Bigarren Hezkuntzan baliabide erakargarri bat jarri dugu ikasleen eta familien eskura, “Itxialdiaren bidaia” izenekoa, orain Egapeko komunitate osoarekin partekatzen duguna.

Ekimen honen helburua da argazkiak, historiak, emozioak, sentsazioak... koaderno batean biltzea. Modu honetan sormena landuko da eta  familiarekin elkar- komunikazioan eta armonia onean aritzea eta ondo pasatzea lortuko dugu.

Zientzia- fikziozko pelikuletan ikusi izan dugun egoera harrigarri hau ez genuen berehala pentsatuko gure bizitzan gertatuko zenik, baina errealitate bihurtu zaigunez, une hauetan bizitakoak oroitzapen gisa pasarte bitxi bezala bildu nahi ditugu.