IRAKURKETAN MURGILDUTA DETEKTIBE LANETAN

DBHko 2. mailako ikasleek,, Gaztelania eta Literatura jakintzagaian, irakurri duten nobela batean oinarrituz “arbel poliziala” sortu dute.

 

Literaturaren barruan, polizia-generoa bigarren mailako generotzat hartu da. Hala ere, irakurleek ongi frogatu dute estilo honetako eleberriak erakargarriak direla. Argi dago, bertan sortzen den misterioak eta tentsioak ikasleak irakurketan aurrera egitera bultzatzen dituela. Horregatik, modu honetako eleberriak arrakastatsuak dira ikasleen artean.

Bigarren ebaluazio honetan, DBH 2. mailako ikasleek, Malcolm Roseren “Dosis Letal” nobela irakurri dute. Eleberri txiki honetan, protagonistek David gaztearen hilketa ikertzen dute.

Irakurri ondoren, ikasleek ikertzaileen rola hartu dute, eta arbel polizial bat sortu dute, hiltzailea aurkitzeko informazio garrantzitsuena biltzeko.

Oso ariketa aberatsa da; izan ere, horren bidez, irakurmena, laburpena, sormena eta, batez ere, datuen eta ideien artean eta informazio nagusiaren eta bigarren mailako informazioaren artean inferitzeko gaitasuna lantzen baita.

Argi geratu da 2. mailako ikasleen artean detektibe handiak aurkitu ditugula!