INMA EIZAGIRRE IRAKASLEAK ERRETIROA HARTU DU.

Abenduaren 21ean, oporrak hartu behar genuen egunean, omenaldi xume bat egin zitzaion ikastolan.

Eskerrak eman genizkion Inmari urte hauetan guztietan Egape ikastolaren alde egin duen guztiagatik.

Merezia du erretiroa hainbeste urtetan ikastolaren alde lan egin ondoren.

Ikasleek bertso bat abestu eta agurra dantzatu zioten eskaini zitzaioan omenalditxoan.

Garaia da ta iritsi zaizu
jubilatzeko adina
faltan izango zaitugu Inma
hain jatorra eta fina
aurrerantzean egin ezazu
gozatzeko ahalegina
zu irakasle edukita guk
gozatu dugun adina.

Disfrutatu Inma!