INAUTERIAK EGAPE IKASTOLAN

Inauteri giroan murgilduta igaro zuten otsailaren 24 arratsaldea Egapeko ikasle eta irakasleak.

Urtero legez, aurten ere hain maitagarriak ditugun inauteriak ospatu ditugu gure Ikastolan. Beste urte batez egoerak baldintzatutakoak izan dira, baina hala ere etxean ziren mozorro, peluka eta jantziak soinean jarri eta festa giroko ostegun gizena igaro genuen ikasle eta irakasleok.  Argazkiak ikusteko egin klik HEMEN.