IÑAKI ALTUNARI IRITSI ZAIO ERRETIROA

18 urteren ostean ederki merezitako agurra eskaini diote ikasle eta irakasleek Iñaki Altunari.

Egape Ikastolako Gorputz Hezkuntzako irakasle izan da Iñaki Altuna 18 urtez. Irailaren 16an, ordea, bere azken jardun eguna izan zen gurean. Jubilaziorako eguna eta ordua iritsi eta etapa berriaz gozatzea egokitzen zaio orain. Asko dugu eskertzeko, ezbairik gabe, lankide zintzoa, langilea eta irakasle fina. Egapeko ikasleei inguruko mendiez gozatzeko parada eskaini die urtez urte. Hori horrela, merezitako omenaldia jaso zuen irailaren 16an, ikasle eta ondoan lankide izan dituenek eskainia. Orain bestelako erronkak izango ditu eskuartean! GOZATU ETAPA BERRIAZ IÑAKI!