IKASTURTE BERRIARI ONGI ETORRIA

Abian da 2022-2023 ikasturtea Egape Ikastolan.

 

Udako opor egunak atzean utzi eta berriz ere iritsi zaigu Egape Ikastolan ateak irekitzeko garaia. Udako bizipenak gogoan, berriz ere, motxilak bizkarrean hartuta itzuli gara ikasle eta irakasleok geure geletara. Poza, tristurak eta negarrak ere izan dira Ikastolako lehen egun honetan, baina ez dugu zalantzarik, guztion artean, ikasturte berriari ilusioz heldu eta ekingo diogula. 

Gaur bertan, ikasturte berriari zer eskatzen diogun adierazteko aukera izan dugu LHko ikasle eta irakasleok, horretarako prestaturiko “lehen eguneko proposamenean”. Eskaera guzti hauek aintzat hartu eta elkarlanean ekingo diogu indartsu ikasturte berriari, eskaera guzti horiek betetzeko esperantzarekin.

DBHn, aldiz, aurkezpen eguna izan dugu. Ikasle taldeak euren tutoreekin elkartu dira eta ikasturte berriko xehetasunak jaso dituzte. Datorren astean, azken urteetan bezalaxe, “Ongi etorri plana” martxan jarriko dugu, ikasturtea modu goxo eta ludiko batean hasteko.

Ikasturte honetan ere sortzen zaizkigun erronka berriei aurre egiteko eskola komunitate osoaren  parte hartzea sustatuz, elkarlanean jarraituko dugu.

Ikasturte BERRI ON GUZTIOI!