IKASTURTE AMAIERA TELELANAREN BIDEZ

DBHko zuzendaritzaren erabakia orain arte bezala eskola ez-presentzialekin jarraitzea da, honetaz gain, Hezkuntzak derrigortuta aurrez aurreko errefortzuak antolatu ditugu behar duten ikasleentzat.

Egape Ikastolan martxoak 16tik aurrera, telelanaren bidez lanean dihardugu koronabirusak sortutako egoerari aurre eginaz.

Ikasturte amaiera gerturatzen ari den honetan Hezkuntza Sailetik ikasturtea amaitzeko jarraibideak argitaratu ditu, gure kasuan  DBH 4. mailakoak,  maiatzaren 25ean eskolara bueltatu edo ez.

Familien eta irakasleen iritziak eta beharrak jaso ondoren, zuzendaritzaren erabakia orain arte bezala eskola ez-presentzialekin jarraitzea izan da. Izan ere, orain arteko plangintzarekin ongi moldatu gara eta hiru aste soilik geratzen zaizkigu ikasturtea amaitzeko. 

 

AZKEN ORDUA!!!
Hezkuntza Sailetik, maiatzaren 21ean jasotako aginduaren arabera, DBH 4.mailako ikasleek nolabaiteko klase presentzialak jaso behar dituzte bai edo bai. Ikastolak, komunitatearen iritzia kontuan izanda, erabaki du DBH 4.mailan errefortzua behar duten ikasleentzat eskola presentzialak antolatzea maiatzaren 25etik aurrera. 

 

Ekainean ohiko eta ez ohiko azterketak egin behar dituzten ikasleak ikastolara etorriko dira, oso ikasle gutxi direlako eta horien segurtasuna bermatzeko baliabideak ditugulako, besteak beste, musukoa, gela eta 2 mko distantzia mahaien artean. Gainera, erabiliko diren espazioen higienea mantentzeko langilea ere bertan izango dugu.