IKASTOLAKO JAIALDIA

Ekainaren 16an , ikas komunitate osoak ikastolako jaialdia ospatu genuen.

Aurten ere ikasturtea festa giroan amaitzeko aukera izan dugu. Festari hasiera emateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBH1.mailako ikasleek euren emanaldiak eskaini zizkiguten. Emanaldi hauen ostean,  ikastolako  txiki eta handiek jolas eta tailer ezberdinetan parte hartu zuten, eta baita ere familiek! DBH 4.mailako ikasleei merezitako agurra egin ondoren afari-merienda eta musikarekin eman genion amaiera egunari. Eskerrak eman bertaratu zineten familia, irakasle eta ikasle guztiei!