Maiatzaren 26an, HH-LH eta DBHko Ordezkarien Organo Gorenen bilera egin genuen Saroben.
Maiatzaren 26an ikasturteko azken OOG bilera ospatu genuen Saroben arratsaldeko 17:00etan.
Hasieran, Jorge Seguradok, Urnietako alkateak, izan zuen hitza eta eraikin berrirako orubearen egoeraren berri eman zuen. Jakina da, Udalak “okupazio zuzena” bitartez eskuratuko dituela lurrak eta kudeaketa nola doan aipatu zigun. Prozesuak eskatzen dituen pausuak bukatzear daude baina, ondoren Hezkuntzaren eskutan orubea utzi behar da. Honek esan nahi du, lurrak urbanizatu behar direla eta horretarako Udala enpresa batekin harremanetan jarri da proiektua egin dezan.
Ondoren, zuzendaritzetatik pandemiaren inzidentziaren balorazioa egin zen. 29 geletatik HHko 4 urteko 2 gela bakarrik itxi dituzte hamar egunez (musukoak ez dituzte erabiltzen). LHn 1. hiruhilekoan egon ziren kasu gehien baina ez zuten gelarik itxi. DBHn, berriz, azaroan gehienez 15 konfinatu egon ziren eta gabonak ondoren izan zen garairik gogorrena 45 kasurekin, DBHko 1. eta 2. mailetan. Zuzendaritzetatik esker ona adierazten zaie irakasle, ikasle zein familiei guztiek egindako ahaleginagatik.
2021-2022 ikasturteko eskola egutegiaren onarpena izan zen hurrengo gaia. Proposamen ezberdinak aurkeztu ziren eta aukeratutako egutegia zabalduko da familien artean Hezkuntzaren onarpena jaso eta gero.
Jarraian, datorren ikasturterako proiektuen berri eman zen. Hezkuntzak ateratzen dituen deialdietan aurten ez dugu aukera handirik izan murrizketak izan direlako. Beraz, ez dira proiektu berriak eskatu.
-Komunikazio plana: HH-LH eta DBHn
-Eraldaketa metodologiakoa HH-LHn. Eraldaketa metodologikoarekin jarriatuko da LOMLOEra gerturatzeko. DBHn EKirekin jarraituko da eta arloartekotasunean sakonduko da.
-Hizkuntza proiektua: Irakurketa plana lantzen jarraituko da eta DBHn ingelesa arlorako hizkuntza laguntzaile natiboa eskatu da.
-Hezkidetza proiektua: HH-LH eta DBHn.
-Kultura eskola: DBHn ikasleentzat tailerrak eskatuko dira eremu ezberdinak lantzeko, ahozkotasuna, gorputz adierazpena,.. Foru Aldundiak egiten duen eskaintza honetan ikasleek profesionalekin eremu ezberdinak jorrratzeko aukera izango dute.
-Bidelaguna: LH eta DBHn
HH-LHko zuzendaritzak ikasleen taldekatzeak egiteko irizpide berriak aurkeztu zituen. Aurtengo egoera dela eta, datorren ikasturtean HH eta LHn ikasleak ez dira nahastuko, bai ordea 6. mailakoak DBHra pasatzeko.
2021-2022 ikasturtetik aurrera LH 2. mailan taldekatze berriak egingo dira eta ez 5 urte dituztenean. Irizpidea aldatzeko arrazoiak aipatzen dira:
Ikasleen euskararen erabilera kaxkarrarekin kezkatuta, familien arteko kide batek, beste ikastetxe bateko esperientzia azaldu zuen ikasleen taldekatzeen inguruan.
Ohikoa den moduan, balantze ekonomikoa aurkeztu zen eta urtarriletik maiatza bitartean izandako sarrerak eta gastuak azaldu ziren. Era berean, aurreikusten diren inbertsio batzuk aipatu ziren, besteak beste, HH-LHn Inika plataforma, fotokopiagailua, gelak bideo-deiak egiteko informatikoki hornitzea, laugarren solairuko bi geletako mahai eta aulkien aldaketa, eta irakasleen aulkiak. DBHn, berriz, Inika eta Alexiaclassroom plataformak, patioaren eraldaketa, irakasleen formazioa eta Kultura eskolan inbertituko da.
Bukatzeko, OOGko kide batek ikastetxetik egindako lana txalotzekoa zela adierazi zuen.
DBHko familien ordezkari batek proposamen bat egin zuen: ikasleekin DBHko eraikin berriaren gaia lantzea.