IKASLEEN ARTEKO TOPAKETAK

Aurten, berriz ere, martxan jarri dira adin desberdinen arteko ikasleen elkartrukeak.

Ikasle zaharrenak ikasle gazteagoekin, elkarrekintzan. Hori da, topaketa hauen helburu eta funtsa. Hizkuntza Normalkuntza Batzordetik proposatutako ekintza honetan, adin desberdinetako ikasleak euren artean elkarrekintzan aritzea da gakoa, euskaraz eta egoera ludiko eta atsegin batean. 
Era askotakoak dira elkarrekintzan egiten dituzten ekintzak, besteak beste, jolasak parkean, irteerak, …. Zaharrenek gogotsu hartzen dituzte gaztetxoenak, eta gaztetxoenek pozarren, euren anai-arreba, lehengusu edota lagunak eurekin egoteaz. 
Ikasle handienak euskaraz entzutea eta aritzea ere bada garrantzitsu txikienentzat, euren erreferente baitira, ezbairik gabe. Gozatu ederra hartu dute guztiek ere!