Ikasleak agurtu ditugu

2019-2020 ikasturte amaierako ikasleei egindako agurrak bereziak izan dira.

 

Egape ikastolan egindako ibilbide luzeari amaiera emateko, DBH 4. mailako ikasleei agur xume bat eskaini diegu. Beste urtetan Egape Eguneko ekitaldi garrantzitsua izaten da 4. mailakoen agurra. Aurten ezinezkoa denez, Azkorteko ikastetxera deitu ditugu diplomak banatzeko. Hemendik aurrera jarraituko duten ibilbidean zoriontsu eta aske izan daitezen opa diegu Egape Ikastolako komunitate osoak. Zorte on!!!

Lehen Hezkuntzan berriz, 6. mailako ikasleak beraien tutoreekin elkartu dira ikasturteari amaiera goxo bat ematearren.

Gainontzeko ikasle guztiak on-line agurtu ditugu.

Uda ona izan dezazuela !!