IKASLE ETA TUTOREEN ARTEKO HARREMANAK SENDOTZEN

Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleak eta irakasleek motxilak eta zakuak hartu eta egonaldi zoragarria egin dugu.

 

Urriaren 6 eta 7an, DBH 1. mailako ikasleek bi eguneko irteera egin dugu tutoreekin Irrisarri Land Abentura Parkera. Irteera honen helburua taldekideen arteko kohesioa, elkarbizitza suspertzea eta ongi pasatzea da.

Ikasleek, Egapeko lau tutoreen ardurapean eta bertako hezitzaileen laguntzarekin, hainbat jarduera burutu ditugu. Lehenengo arratsaldean arborismoa eta jokoak egin ditugu, eta afalondoren disko festa martxosoa. Bigarren egunean tirolinan jetsi gara eta basoan zehar orientazioa egin dugu.  

Esperientzia berriak bizituz, naturaz gozatuz eta lagun artean une dibertigarriak bizitzeko aukera paregabea izan dugu egun hauetan!