HH-LHKO FAMILIEI AGURRA

Oporrak hastera doaz eta egoera atipikoan jarraitzen dugu denok.

Kaixo familiak!

Hauek ez dira guk sortutako hitzak, baina sentitzen eta pentsatzen duguna jasotzen dute.

Oporrak hastera doaz eta egoera atipikoan jarraitzen dugu denok.

Familia guztiak ezberdinak gara. Familia batean funtzionatzen duena bestean agian ezin da egin. Ez ditugu gauzak bikain egin behar. Ahal duguna egin eta lasai hartu.

Momentu egokia da haurrekin etxean ardurak konpartitzeko. Haurrek bere logela txukuntzen, sukaldean laguntzen, maskotak eta landareak zaintzen, ...  lagundu dezakete. Adostu bereiekin nola lagundu dezaketen eta ardurak partekatu.

Etxerako lanak egiteko ordutegi zorrotza sortu baduzue, edo zereginekin itotzen ari bazarete, hartu lasai.

Agian, egunak igaro ahala, portaera arazoek gora egin dutela nabaritu dezakezue. Antsietatea, haserrea edo amorrua. Baina portaera hauek ere lasai hartu, normalak dira.

Gure seme alabek oraintxe bertan behar dutena babestuta eta maitatuak sentitzea da. Kontutan izan markatuta duzuen ordutegia, alde batera utz dezakezuela eta beraiekin jolastu, margotu, filmak ikusi, museoetara bisita birtualak egin…

Ez kezkatu eskolan atzean geratzeaz. Haur guztiak egoera berean daude, eta ez zaie horregatik ezer gertatuko. Eskolara itzultzean, egunean jarriko dira. Ez haserretu matematikako lanak egin nahi ez dituztelako, egingo dituzte beste momentu batean. Hartu lasai. Zure semen alabek dituzten etxerako lanak ez daitezela izan elkarrekin haserretzeko arrazoi bat. Zuek zarete beraiekin daudenak eta nola dauden ikusten dutenak, zuek bakarrik neurtu dezakezue momentu bakoitzean zer eska diezaiekezuen.

ETB3k astelehenetik ostiralera edukiak lantzeko programa bat sortu du, 09:00etatik 12:00etara. LH1 eta LH4 bitarteko ikasleentzat bideratuta dago: “Bitartean, nire etxetik ikasten”. Interesgarria izan daiteke hau ikustea, nahi badute.

 Zoriondu zuen seme-alabak, txapeldunak baitira!

Egoera hau amaitzen denean, gure seme-alaben osasun mentala euren maila akademikoa baino garrantzitsuagoa izango da. Garai honetan sentitu dutena eta bizi izan dutena izango da betirako grabatuta geratuko zaiena.

Zaindu dezagun gure burua, gure seme-alabak zaindu ahal izateko.

Besarkada handi bat Egape ikastolako irakasleen partetik.