GOZATU PATIOA

Lehen Hezkuntzako patioan egindako aldaketak ikasleek poz handiz hartu dituzte.

Orokorrean, ikastetxeetan ikasleen arteko gatazka gehienak patioetan izaten dira, horregatik, azken urteetan eskola askotan patioen eraldaketa fisiko bai harremantzeko moduen inguruan hausnarketak eta aldaketak egiten ari dira.

Bide hori jarraituta,  Egape Ikastolako Lehen Hezkuntzan ere jolas garai ezberdin bat eskaintzen ari da. Horretarako, Hezkidetzatik, arduradunak, Oiartzungo Elizalde Herri Eskolak Tabakalerarekin lankidetzan egindako “Transpatioa“ proiektua inspirazio iturri bezala hartuta eta, Tabakalerako hezitzailea (ArtaziaKoop-en lankidetzan) eta ikastolako ikasle baten ama den Mertxe Petxarromanen  laguntza eta aholkularitza jaso ondoren, patioan material ezberdinekin jolasteko ekimen bat aurkeztu d eta aurrera eramaten ari da..

Gure ikastolako jolastokian jolasteko erabiltzen diren materialak neutroak  dira, hau da, genero aldetik aldez aurretik ezberdintasunik egiten ez dituzten elementuak, eta taldean nahiz bakarka jolasteko aukera ematen dute. Sormena, esperimentazioa eta jolasteko beste modu batzuk eskaintzen dizkiete ikasleei.

Ekimen honen bitartez tratu onak sustatu eta ikertu eta elkarbizitza hobetuko dituzten harreman berriak eraikitzeko testuingurua eskaini nahi da.

Pozik eta ilusioz gaude umeek ikasturte pandemiko honen azken hilabeteetan jolas garai dibertigarriagoa eta patioaz gozatzeko beste modu batzuk izan dituztelako.