GELAKO BILERAK

Irailaren hasieran Haur Hezkuntzako familiekin gela-bilerak egin ziren moduan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen familiak eta tutoreak irailaren azken asteetan bilduko dira.

Tutoreok ikasmaila berriaren ezaugarri orokorrak azalduko dizkizuegu familiei eta zuen zalantza eta galderei erantzuteko aukera ere izango dugu. Aurten, ohiko informazioaz gain Covid19a dela eta ikastolak sortutako protokoloaren berri ematen ari gara bileretan.

Covid 19ak sortutako egoera dela eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasturte hasierako gela bilerak Lizardiko frontoian egiten ari gara eta Bigarren Hezkuntzakoak Lekaio kultur etxean egingo ditugu. Familia bakoitzeko kide bakar bat etortzea eskatzen dizuegu.

Bilerak data hauetan egingo dira:

LH 1. maila: irailaren 24an 15:00etan

LH 2. maila: irailaren 30ean 17:00tan

LH 3. maila: irailaren 22an 16:30ean

LH 4. maila: irailaren 22an 16:30ean

LH 5. maila: irailaren 23an 16:30ean

LH 6. maila: irailaren 24an 16:30ean

DBH 1. maila: irailaren 24an, 17:00tan

DBH 2.maila: irailaren 22an, 17:00tan

DBH 3. maila: irailaren 21ean, 17:00tan

DBH 4. maila: irailaren 23an, 16:30ean.