Gazte festak

Denok dakigun bezala, maiatzaren bukaeran Gazte Festak ospatu behar genituen

Kaixo Urnietar guztioi!

Denok dakigun bezala, maiatzaren bukaeran Gazte Festak ospatu behar genituen. Pandemia hau dela eta bertan behera gelditu zen dena. Herri mailan (herriko jai batzordeak) Urnietako ikastetxe guztiei luzatu zigun bertso bat egitearen gonbitea,   nolabait gazte festaren xarmak jarrai zezan . Beraz, Egape ikastolak udalak egindako eskaera horri erantzuna eman nahi izan diogu  Egape ikastolako  3.zikloko ikasle batzuk zein irakasle batzuren artean bi zortziko txiki asmatu genituen, noski, beti ere Amaia Agirreren laguntzarekin. Ikasleak mozorrotu eta bakoitzak punttu bat bota zuen. Guzti honekin bideo polit bat sortu genuen eta grabaketan sekulako giroa izan genuen. Hona hemen sortutako bertsoa:

 

Kaixo Urnietarrak

hau da egoera

hala ere gu gabiltz

umorez topera,

gazte festetan ezin

ibili batera, 

baina internet bidez

elkartuko gera.

 

Jantzi peluka, disfraz

edota kareta

eta irten balkoira 

animoz beteta

ikastolara egin 

nahi genuke buelta

Gora gazte festak ta

Gora Urnieta.

 

Doinua: Markoxek egin neban.