FORMAZIOA FAMILIENTZAT BERTAN BEHERA

Datorren urriaren 28an, arratsaldeko 17:00etarako Lekaion antolatuta genuen hitzaldia BERTAN BEHERA Urnietako herrian covid19 birusaren kutsadura kopurua ikusirik.

 

OHARRA:

Urnietako herrian covid19 birusaren kutsadura kopurua ikusirik, Urnietako Udalak bere guneetan aurreikusita dauden jarduerak bertan behera utztea erabaki du azaroaren 1 arte. Beraz, urriaren 28an programatuta genuen formazio saioa ezin izango dugu burutu.

 

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Datorren urriaren 28an, arratsaldeko 17:00etan Lekaion, BAIKARAren eskutik “Sare sozialak egoki erabil daitezke?” izenburupean hitzaldia antolatu dugu. Baikara, Gipuzkoako Eskola Publikoen Guraso Elkarteen Federazioa da eta urte luze darama guraso zein ikasleria gai ezberdinen aurrean ahalduntzen.

Hitzaldi honen helburua, gurasoak, sare sozialetan seme-alabek izan dezaketen erabilpenera hurbiltzea da, familia eta eskola testuinguruan seme-alaben garapen osasuntsu zein orekaturako beharrezko baliabideez eta gaitasunez hornituz.

Lehen Hezkuntzako 5.mailatik Bigarren Hezkuntzako 4.maila bitarteko familiei zuzenduta dago bereziki hitzaldia. Covid 19 dela eta aforoa kontrolatu behar denez ikasle bakoitzak jaso du izen-emate orria informazioarekin batera.

Formazioa euskaraz izango da eta pantailan elebitan aurkeztuko da.