FORMAZIOA FAMILIENTZAT

Datorren urtarrilaren 27ean, arratsaldeko 17:00etan Lekaion, ALVARO BEÑARANen eskutik “Arauak, mugak, sariak eta zigorrak” izenburupean hitzaldia antolatu dugu.

Alvaro Beñaran, Pedagogoa eta psikomotrizista da, eta emango duen hitzaldian, haurraren garapenean arauek, mugek, sariek eta zigorrek nola eragiten duten eta zein garrantzi duten ulertzen lagunduko digu. Hizlariak elebitan egingo du hitzaldia.

Haur Hezkuntzatik LHko 2.maila bitarteko familiei zuzenduta dago bereziki hitzaldia. Covid 19 dela eta aforoa kontrolatzeko familiek korreoz jasoko duzuen bertaratze galdetegia betetzea eskatzen dizuegu.