FORMAZIOA FAMILIENTZAT

Ikasturterako eskaintza zabala antolatu arren Covid-19 dela eta, azkeneko hiru hitzaldiak bertan behera geratu zaizkigu. Zuzendaritzak familien partaidetzagatik kezka adierazi nahi dizue.

 

Egape Ikastolan familien formazioari berebiziko garrantzia eman nahi izaten diogu. Guztioi elkarlanean, seme-alaben, ikasleen heziketa integralari modu eraginkorrean erantzuteko baliabideak eskuratzea lagungarria zaigu. Hau honela, familiei hezitzaile lanetan laguntzeko eta baliabide eta aholku erabilgarriak eskaintzeko helburuarekin ikasturtean zehar hainbat hitzaldi antolatu ditugu.

Iazko ikasturtean jasotako hobetze proposamenak hartu ditugu kontuan eta horregatik, saioak elebidun egin ordez, aurten txandakatuz, euskaraz edota gaztelanian soilik egin ditugu, saioen dinamika arindu nahian.

Formazioa antolatzeko garaian, uneoro  familien kezka eta eskaerak izan ditugu kontuan eta horregatik aukeratutako profesionalak ere familien orientazioan esperientzia dutenak izan ditugu. 

Ikasturte hasieran ohikoa den moduan, DBHko 1. mailako familientzat, DBHko ikastetxean EKI DIGITALA eta DRIVE formazio saioa antolatu genuen. Digitalizazio maila eskolan handia denez, familiek hasieran kezka agertu izan dute seme-alaben jarduna ezezaguna egiten zaielako eta zertan dabiltzan ordenagailu aurrean ez dakitelako. Formazio honetan, Nekane Legarretak (ikasketa burua eta euskara irakaslea) eta Amaia Amutxastegik (zuzendaria eta natur zientzietako irakaslea) modu digitalean ikasleek egiten dutena azaltzen dugu, liburu digitala aurkezten dugu, driven lana nola antolatzen dugun …. eta batez ere, familiek dituzten  zalantzei eta galderei erantzuten diegu. Formazio saioak familiak asebeteta eta lasai uzten ditu etapa berriaren aurrean. 

Herriko jaietan hainbat nerabeen alkohol kontsumoa ohikoa da. Familien kezkari erantzun bat eman nahiean, Samielen aurretik hitzaldia antolatu genuen AGIPAD elkartearen eskutik LH 6. eta DBHko familia guztientzat. Hitzaldira 30 pertsona inguru hurbildu zen eta jaso genituen iritziak kontuan hartuta familiak asetuta geratu ziren.

 

KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA eta PERTSONA ZEIN KIDEEN ARTEKO HARREMAN OSASUNTSUAK hitzaldiak Ikastolako familia guztientzat antolatu genituen eta bakoitzara dozena bat pertsona baino gehiago ez zen bertaratu. 

Bestalde, SARE SOZIALAK EGOKI ERABIL DAITEZKE?, KOMUNIKAZIO ESTRATEGIAK ETA GATAZKEN EBAZPENA eta NOLA LAGUNDU GURE SEME-ALABEI EMOZIOAK ADIERAZTEN ETA FRUSTRAZIOA JASATEN hitzaldiak Covid-19ko krisia dela eta,  bertan behera geratu dira.

Antolatutako hitzaldien balorazioa ona izan da agertu diren familien aldetik, dena den, gurasoen partaidetza eskasak kezkatzen gaitu. Hori dela eta, zuen iradokizunak jaso nahiko genituzke familien partaidetza handitzeko helburuarekin. Zuen iradokizunak helarazi nahi izanez gero, korreoz jarri harremanetan ikastolarekin edota web orriaren bitartez bidali iradokizuna. Web orrian, idazkaritza ataleko Harremana orrian Iradokizunak idazteko aukera daukazue. Animo!!