FORMAZIO SAIOA FAMILIENTZAT

Datorren maiatzaren 25ean, arratsaldeko 17:00etan Lekaion, BAIKARAren eskutik “Disziplina positiboa eta arauen adostea/ezartzea” izenburupean hitzaldia antolatu dugu.

 

Baikara, Gipuzkoako Eskola Publikoen Guraso Elkarteen Federazioa da eta urte luzeak daramatza guraso zein ikasleria gai ezberdinen aurrean ahalduntzen.

Hitzaldi honen helburua seme-alaben portaera hobeto ulertzea da, jarrera ezegokien aurrean jokatzeko estrategiak ezagutzea. Besteak beste, autonomia eta auto-erregulazioa nola sustatu, ondorioak nola ezarri eta autoritatea mantentzearen garrantzia izango dira hizpide.

Formazioa euskaraz izango da eta pantailan elebitan aurkeztuko da.

Parte hartzera animatzen zaituztegu !!