FORMAZIO SAIOA FAMILIENTZAT

Datorren azaroaren 25ean, arratsaldeko 17:00etan Lekaion, BAIKARAren eskutik “Teknologia berriak eta sare sozialak” izenburupean hitzaldia antolatu dugu.

 

Baikara, Gipuzkoako Eskola Publikoen Guraso Elkarteen Federazioa da eta urte luzez ari da guraso zein ikasleria gai ezberdinen aurrean ahalduntzen.

Hitzaldi honen helburua, gurasoak, sare sozialetan seme-alabek izan ditzaketen erabilpenera hurbiltzea da. Familia eta eskola testuinguruan seme-alaben garapen osasuntsu eta orekaturako beharrezko baliabideez eta gaitasunez hornitzen ahaleginduko gara.

Formazioa euskaraz izango da eta pantailan elebitan aurkeztuko da.

Lehen Hezkuntzako 5.mailatik Bigarren Hezkuntzako 4.maila bitarteko familiei zuzenduta dago bereziki hitzaldia. Covid 19 dela eta aforoa kontrolatzeko familiek korreoz jasoko duzuen bertaratze galdetegia betetzea eskatzen dizuegu.

 

HELBURUAK

  • Haur zein nerabeek izandako teknologiaren erabilera eguneratua ezagutzea.
  • Familiaren ongizatea bultzatuko duen teknologiaren kudeaketan arau eta limiteen adoste/ezartzea.
  • Seme-alaben erabilpena arduratsua izan dadin, segurtasuna bermatuko duten jokaerak bultzatzea.

GAITASUNAK

  • Teknologien erabileraren aurrean familia ohituren transmisioa.
  • Teknologiaren gehiegizko erabilpenak haur-nerabeengan eragindako ondorio emozionalak eta bestelakoak.
  •  Internet eta Sare Sozialen nondik- norakoak: Identitate Digitala eta Aztarna Digitala zaintzearen beharra.
  • Norberak sarean emandako irudiaren inguruko hausnarketa.
  • Pribatutasuna aztergai: edukiak zein irudiak partekatzearen arriskuak.
  • Sare Sozialen bidez suertatutako komunikazio eta harreman modu berriak.
  • Sare Sozialen erabilpen ezegokiak ekar ditzakeen Ziberjazarpena eta Genero Indarkeria.
  • Haur-nerabeek Gipuzkoan gehien erabilitako Sare Sozialen ezagupena.
  • On-line bideojokoen erabileraren onurak eta arriskuak.
  • Seme-alaben babeserako segurtasun konfigurazioen ikasketa.