FAMILIEI ZUZENDUTAKO FORMAZIOA

Urtero bezala, Egape Ikastolan prest dugu familientzako formazio plangintza.

Egape Ikastolan familien formazioari berebiziko garrantzia ematen diogu. Zuen seme-alaben, hau da, gure ikasleen heziketa integralari modu eraginkorrean erantzuteko baliabideak eskuratzea lagungarria zaigu guztioi. Horregatik, ikasturte honetarako, HH-LH eta DBHko familientzat honako plangintza antolatu dugu. Hitzaldi guztiak, Lekaio Kultur Etxean egingo ditugu arratsaldez. 

Zuen beharrak eta interesak asetuak izan daitezen, parte hartzera animatzen zaituztegu.