EZUSTEKO LARRIA BIGARREN HEZKUNTZAKO ERAIKINEAN

Azaroak 25ean, arratsaldean, bi langile soilik eskolan zeudenean, eskola atzeko horma jauzi eta gasaren hodia hautsi zen.

Atzo egun osoko euri-jasen eraginez eskolaren atzean lubizia sortu zen eta ondorioz lurrak eusten zituen horma galdara etxolaren gainera erori zen, gas-hodiak hautsiz eta sua eraginez. Berehala bertaratu ziren emergentziazko zerbitzuak, suhiltzaileak eta ertzaintza. Era berean, Hezkuntzako Gipuzkoako Delegatu Nagusia, Amaia Urzelai, eta Urnietako Alkatea, Jorge Segurado, bertaratu eta zuzendariarekin elkartu ziren. Gasaren giltza nagusia itzali ahala, sua itzali zen arrisku guztiak sahiestuz. 

Zorionez, ez dugu kalte pertsonalik izan, bertan zeuden langileak bizkortasunez erantzun zutelako. 

Istripuak gasaren erabilerari eragiten dio. Alde batetik, berogailurik gabe geratu gara eta bestetik, sukaldea ere ezin dugu erabili. Hori dela eta, Ausolan enpresaren catering zerbitzuaz baliatuko gara eta jada, berogailuez hornituko gaituen enpresarekin harremanetan gaude. 

Urte luzetan, Egape Ikastola DBHrako zentru berria aldarrikatzen ari da eta orain arte, Hezkuntzako eta Udaleko arduradun eta agintariek beti muzin egin dute. 

Hona hemen gure beharren adibidea, zoritxarrez horrelako gauzak gertatu behar izaten dute agintariek begiak ireki ditzaten!!!