EZTABAIDATZEN IKASTEN

DBH 3. mailako ikasleek arloartekotasunean modu egokian eztabaidatzen ikasteko ikas-egoera burutu dute.

DBH 3. mailako ikasleek, 2. ebaluazioan, Euskara eta Geografia eta Historia jakintzagaietan, arloartekotasunean, modu egokian eztabaidatzen ikasteko ikas-egoera egin dute. 

Ikasleek bere pentsamenduak era antolatuan nola adierazi ikasi dute eta era berean, besteei entzuten, ikuspegi berriak hartzen eta bizitzan agertzen diren egoera edo gatazken aurrean irtenbide adostuak hartzen.

Hasteko, ikasleek, bakarka, hainbat eztabaidagai proposatu dituzte, etxerako lanak, euskararen aldeko ekintzak, gimnasioaren erabilera, besteak beste. Denak interesgarriak izan diren arren, gehien interesatzen zaizkienak aukeratu behar izan dituzte: gela bakoitzeko bi. Horietako bakoitzaren inguruan galderak pentsatu eta formulatu dituzte, ondoren, horiek, gida-lerro moduan erabiltzeko.

Eztabaidarako argudio prestaketa egin aurretik, argudio mota desberdinak, rolak, arauak eta adierazpena (jarrera, keinuak, ahots-tonua…) landu dituzte. Ondoren, gaiaren inguruko ikuspegi desberdinen argudio sendoak eraikitzeko lana burutu dute lankidetzan. 

Entsaioak egin ondoren, martxoaren 15ean, Lekaion, kideekin eztabaida gauzatu dute, abantailak eta desabantailak mahai gainean jarriz eta ikuspegi kontrajarriak entzunez. 2. mailako ikasleek eztabaida bertatik bertara jarraitu dute.