EUSKARAREN ALDE: Azaroaren 4an denok Bilbora!

Euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera.

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazio euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.  

 Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza eskubideak murrizteko joera gorakorra: Oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztien elementu komun bat dut: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan. 

Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen zaie oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera. 

Guztion indarra beharko dugu  azaroaren 4an oldarraldiari erantzun sendoa emateko. Animatu zaitez! Denon artean egingo dugu! 

Hernanialdeko AEK-k autobusa antolatu du herritarrak modu eroso eta masiboan Bibora joateko. Txartelak salgai daude Urnietako AEK-n. Autobusaren ordutegia: Urnietan, Idiazabal kalea, 59an arratsaldeko 15:00etan. Itzulera ordua, 19:30etan.