EUSKARAREN ALDARRIKAPENA LAU HAIZETARA EGAPEN

Euskararen Nazioarteko egunaren harira hainbat ekintza burutu ditugu Egape Ikastolan.

Abenduaren 3a, egun seinalatua dugu, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko eguna da. Egape Ikastolan, egun horren harira hainbat ekintza eta jarduera burutu dira aste guztian zehar. 

Haur Hezkuntzako ikasleak jolas desberdinetan aritu dira, ipuin kontaketa saioak ere izan dituzte. Lehen Hezkuntzan, berriz, jolasak, BERTSO EMANALDIAK, mahai jolasak eta euskarazko filmak ere ikusi dituzte. Euskararen egunean euskara lau haizetara zabaldu asmoz, emanaldi ederra eskaini zuten Egapeko ikasleek eta LIPDUBaren grabaketan ere parte hartuko dugu.

Azkenik DBHko ikasleek asteazkenean, abenduaren 1ean, Oihan Vegaren bisita izan zuten. Oihan Vegak Gaztea irratiaren funtzionamenduaren berri eman zuen. Horretaz gain, euskararen egunean  jolas garain kantuan aritu gara, euskara aldarrikatuz. Eguna amaitzeko ziklo bakoitzak filme bat ikusi du: lehen ziklokoek Txori Urdin  filma eta bigarren zikloan Lander Garroren Bi urte, lau hilabete eta egun bat.

Euskara, gure hizkuntza, batak besteari eginez, egunero indartuko dugula argi izan dugu egun hauetan. Egunero, eta uneoro, edozein dela egiten dugun ekintza ere, euskaraz aritu gaitezke, eta horren isla izan da, Arantxa Iturbek gidatuta, eskolaz kanpoko marrazketako  ikasleek, Ikastolaren paretean betirako idatzia utzi duten esaldia: 

“Eginez elkarri, batak besteari, gaur bihar eta etzi, emango diogu arnasa EUSKARARI”. 

Hitz joko ederra erabili dute artixta txikiek esaldia irudikatzeko, arrainen antzera, hauek ere arnasa hartzen baitute eta azkarrago joan asmoz, denak batera bidaiatzen dute modu sinkronizatuan. Eta guk ere, hori izango dugu helburu.