“EUSKARABENTURA” ABENTURATIK HARATAGOKO ZERBAIT

Abenduaren 18an, Lekaio kultur etxean, EUSKARABENTURA espedizioaren inguruko informazioa jaso zuten DBH 4. mailako ikasleek.

 

Ekimen honen helburuen artean gazteen artean euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea dago. Aldi berean. bilatzen du gazte euskaldunen artean sare berri eta sendoa sortu eta elikatzea. Hori dena Euskal Herriko ondasun kultural eta naturala gazteen artean ezagutzera emanez.

2025eko abenduaren 2an zabaldu zen “EuskarAbentura Espedizioa 2026”an parte hartzeko hautagaitzak bidaltzeko epea. 2009 eta 2010 urteetan jaio den Euskal Herriko eta diasporako gazte euskaldun orok martxoaren 2ra arteko epea dauka (martxoak 2 barne) aurkezpen bideo bat eta banakako proiektu bat bidaltzeko. 2026an, berriz ere, 127 gaztek uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria zeharkatuko dute, oinez eta euskaraz.

Informazio guztia honako helbide honetan aurki daiteke: https://euskarabentura.eus/eu/

Izena eman nahi izanez gero, hemen helbidea:https://euskarabentura.eus/eu/parte-hartu/hautagaitzak/