ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK EGAPEN

Eskolaz kanpoko jarduerez gozatzeko aukera zabala dute Egapeko ikasleek.

Badira urte batzuk Egape Ikastolan urritik ekainera bitarte eskola orduz kanpoko hainbat jarduera antolatzen ditugula. 

Eskaintzen ditugun jarduera gehienak tradizio handikoak dira eta hauen ezaugarri komuna euskal kultura indartzea eta eremu artistikoa garatzea izan da, besteak beste, dantza, antzerkia, gitarra, marrazketa artistikoa.... Jarduera hauek profesional ezberdinen gidaritzapean lantzen dira. 

Gainera badira beste hainbat jarduera ere urte luzeetan eskaini izan ditugunak eta horien jarraipena bermatzen saiatzen garenak. Honela, ikasleei pertsona  gisa  osotasunean  hezi eta  konpetentzia  ezberdinak  lantzeko aukera eskeintzen diegu.

Jarduera hauen kudeaketaz Haur eta Lehen Hezkuntzako kasuan, Aballarri Guraso Elkartea arduratzen da eta DBHkoena berriz, bertako zuzendaritza taldea. 

Ikasturte honetan, Hezkuntza Sailetik jasotako ebazpenean aipatzen den bezala, ikastetxeko Covid-19ari aurre egiteko protokoloan zehazten diren segurtasun neurriak kontutan hartuz honako jarduerak antolatu ditugu. Ekintza hauek eguerditan eta arratsaldetan izaten dira.

Haur eta Lehen Hezkuntzan:

  • Dantza ( Edu Muruamendiaraz)
  • Marrazketa (Arantxa Iturbe)
  • Gitarra (Xabi San Sebastian)
  • Antzerkia( Joxe Mari Berasategi)
  • Bertso Eskola 
  • Judo ( Jone Irastorza)
  • Pilota
  • Xake
  • Ingelesa Jolas eta Solas

Bigarren Hezkuntzan:

  • Gitarra (David Soriazu) 
  • Marrazketa artistikoa (Arantxa Iturbe)
  • Dantza (Egape dantza taldea)