ESKER MILA MAITE ETA KORO

Urriaren 15ean Egape Ikastolako Maite eta Korori agur omenaldi xume bat egin genien.

Berrogei urtetik gora Egape Ikastolan lanean aritu ondoren, Maite Urretabizkaia eta Koro Berasategiri iritsi zaie erretiroa hartzeko ordua. Urte hauetan guztietan egindako lanagatik eta zabaldutako maitasunagatik omenaldi xume bat jaso zuten ikasle eta irakasleen eskutik. 


Orain, zuek utzitako zuloa handia den arren, etapa berri honetaz gozatzea espero dugu. Nahi duzuenean bixitan etorri! Hemen itxarongo zaituztegu!
Basarkada handi bat Egapeko komunitate osoaren partetik.