EKO-ORDEZKARIEK UDAL FOROAN PARTE HARTU DUTE

Aurtengo Urnietako Agenda 2030 proiektuari amaiera emateko, gure lana aurkeztera udaletxera joan gara.

Bi ikasturte hauetan, Agenda 30eko 7. helburuarekin lan egin dugu: ENERGIA ESKURAGARRI ETA EZ KUTSATZAILEA. Iaz, diagnostikoa eta motibazio lanetan aritu ginen, eta ikasturte honetan, gure esku-hartzea diseinatu eta martxan jarri dugu, Urnietan aurrera eramateko. 

Udaletxean gure esku-hartzeak aurkeztu ditugu: LHko ikasleek herriko PUNTU BELTZEN MAPA prestatu dugu eta DBHko ikasleek, aldiz, herritarrei ENERGIA KONTSUMO JASANGARRIA egin ahal izateko INFORMAZIO-TRIPTIKOA sortu dugu. 

PUNTU BELTZEN MAPA. Puntu beltzak argi gutxi edota argirik gabe dauden herriko zonaldeak dira. Urnietako puntu beltzak idenfitikatu ditugu eta horiek zergatik konpondu behar diren adierazi dugu. Horretarako, mapa bat sortu dugu puntu bakoitzaren ezaugarriak zehazten. Mapa hori kiroldegian ikusgai egongo da hurrengo egunetan. 

Bigarren Hezkuntzako ikasleek herritarren ENERGIA KONTSUMOA ahalik eta JASANGARRIENA izan dadin aholku batzuk sortu dituzte eta energiaren faktura ulergarriagoa egingo duen informazioarekin batera triptiko bat sortu dute. Udalak hartuko du triptiko hori Urnietako etxeetara iristearen ardura.

Alkateak, Udalaren izenean, hurrengo hilabetetan Urnietako argiteria konponduko dutela adierazi digu eta herri osoko argia LED izango dela komentatu zigun. Argi mota horrek gehiago argiztatzen ditu kaleak eta gutxiago gastatzen du. Herriarentzat aurrezki bikaina izango da!