EGAPEXOU ANTZERKI TALDEA AEKn

"Bururnieta" obra antzeztuko du AEKko egoitzan.

 

Egapexou antzerki taldeak hiruhilekoa borobiltzeko, urtarrilaren 28an, asteartea, 18:00etan AEK euskaltegian “Bururnieta” obra eskainiko du Joxe Mari Berasategiren gidaritzapean.

Aktoreak 1. eta 2. DBHko ikasleak, Elaia Marruedo Iturbe eta Liam San Jose Michaud eta beste bi heldu izango dira, Vanesa Sánchez eta Olatz Iturzaeta, hain zuzen ere.