EGAPETIK BOLETIN DIGITALAREN 100. ALEA. ZORIONAK!!!!!

Aste honetako EgapeTIKen 100. alea argitaratu dugu. 2018ko urriaren 19an Egapeko komunitateari zabaldu genion 1. alea eta ordutik astero-astero zuen eskuetara iritsi gara hutsik egin gabe.

Gure helburua informazio zuzena eta argia zabaltzea izan da eta ikastolako egunerokotasunaren inguruko informazio azkarra familiei helaraztea izan dugu xede. Astero familiak informatuta mantentzeko kompromezua hartu genuen eta 100 astetan hementxe izan gaituzue.

egape.eus web orrian, albisteak atalean, EgapeTIK albistegi digitalaren ale guztiak ikusgai dituzue.